ASENTZIOKO ERROMERIA
Berpizkunde igandearen 40 egun beranduago, Asentzioko eguna ospatzen da. Egun hori urtero osteguna izaten denez, aste horretako igandean ospatzen da Asentzioko kanpan, izen bereko ermitaren ondoan. Egun horretan meza, erromeria eta bazkari popularra egiten dira.

FERIXA NAGUSIKO JAIAK
San Pedro egunaren hurrengo egunean Ganadu ferixa ospatzen da, artisau, baserri eta landa guneko tresna eta produktuekin. Jai nagusiak, hala ere, 3 egun lehenago hasten dira, ostegunetik igandera bitartean ospatzen dira hainbat ekitaldi eta ekintzekin.

SAN BLAS JAIAK
San Blas egunaren (otsailak 3) hurrengo igandean ospatzen dira, Arantzeta auzoan.

SANTIAGO JAIAK
Goimendi auzoan, uztailak 25.

FIESTAS DE SALBADOR
Abuztuak 6, hainbat ekitaldi egiten dira.

SAN ROQUE JAIAK
Izen bereko ermitaren ondoan ospatzen dira, abuztuak 15 eta 16.

SAGARDO EGUNA
Iraileko 3. larunbatean, gaztetxeak antolatuta, sagardoa eta patata tortila txapelketa egoten da.

BASERRI AZOKA
Irailean ospatzen da