Eskoriatzako sarreran dagoen Ibarraundi Jauregia hainbat moldaketa arkitektonikoen emaitza da. XV. eta XVI. mende bitartean eraikia, denborak utzitako aztarna bitxiak gaur arte heldu zaizkigu.
Galartzako Jauna eta Diaz Ayalatar Teresa senar-emateak Eskoriatzako Ibarraundia orubean eraiki zuten beraien etxebizitza. Mendebaldeko aldea da zaharrena. Bertan jatorrizko dorretxearen sarrera kokatzen da: eskailera batzuk arku zorrozdun sarrerara eramaten gaituzte eta barruan garaiko beste gezileiho bat dago.
Eraikuntzaren beste elementuak beranduago emandako aldaketen eta izandako erabileren ondorioa. Albo batean jauregi itxura ematen dioten leiho eta arku handiak ezarri zitzaizkion eta gaur egun museo baten egoitza da, Ibarraundi Museoarena.