SAN PEDRO JAIAK
Herriko jai nagusiak ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatzen dira. Bertan, kultura eta aisiarekin lotutako ekintza ezberdinak egoten dira, besteak beste, kontzertuak eta danborrada.
SANTA AGEDA EGUNA
Otsailaren 5ean, Santa Ageda eguna da, eta “Santa Ageda Mutilak” (urte horretan 19 urte betetzen dituztenak) limosna eskean abestuz joango dira herriko kaleetatik.
Besperan, hau da, otsailaren 4an, baserriz baserri joaten dira abesten eta limosna eskean.
ATXORROTXEKO ERROMERIA
Maiatzeko lehen igandean ospatzen da
INAUTERIAK
Jai hauei hasiera emateko, ostegunean Urdelardero eguna ospatzen da. Lardero hitza latinetik dator eta olio esan nahi du. Jai hau txerri-hilketa garaian izaten da eta garizumaren hasierarekin eta okela jatearen debekuarekin lotzen da.
Jai honen oinarria txerri okela jatearekin lotuta dago, heltzear dagoen aldaketarako prestatzeko. Ohituraz, haurrak etxez etxe joaten ziren ziria edo makilarekin, ematen zizkieten jakiak jasotzeko (txorizoa, piku sikuak, urdaia…). Gaur egun, neska-mutikoak baserritar jantziaz ateratzen dira, kalez kale kantuan , eskuan ziria daramatela, baina orain gozokiak botatzen dizkiete balkoietatik beraien kantuak eskertzeko.