Eskoriatzako elizateak gure nortasunaren isla diren hainbat elementu etnografiko, historiko eta artistiko aurkitzeko parada eskaintzeaz gain, naturan zakontzeko aukera ere ematen digute.
XIV. eta XVII. mendetan zehar Eskoriatza elizate bat da eta, beste 16 elizateekin batera, Leintz Bailara osatzen du. Elizateen kopuru handiak kudeaketa arazoak ekarri zituen eta, horren ondorioz, 1630ean, bi udalerritan banatu ziren: Aretxabaleta eta Eskoriatza.
Eskoriatzako udalerrian gaur egun 7 elizate daude. Marineko Santa Lutzia ermitan, Borlibarreko San Migel elizan eta Mazmelako Jasokundeko Andra Mariaen elizan egurrezko sabaiaren estruktura mantendu duten eraikuntzekin topo egingo dugu. Zarimutzen, berriz, erdi aroko azatarnak dituen San Pedro eliza nabarmentzen da.
Apotzagan, aparteko panoramikaz gozatzeko aukera izango dugu. Bertan, antzinako euskal hilarrien ohiturari jarraitzen duen hilerri zirkularra dago.
Mendiolako San Juan Bataiatzailearen eliza ere paisai ederrez inguratuta aurkitzen da. Oso gertu, leteko San Andres baselizaren kanpoko aldean, erdi aroko bi sarkofago ikus daitezke.
Gellao Aretxabletako erdigunetik 2 kilometrotara dago. Jasokunde Amaren elizaren sarreran erdi aroko aztarnak gaur arte mantendu dira.