Eskoriatzako erdigunetik atera bezain laster, Leintz Gatzagako norabidean,  XVII. mendean eraikitako ospitale izandako eraikuntza batekin egingo dugu topo: Errosario Santuaren ospitala.

Eskoriatzan jaio eta Perun bizi zen Juan de Mondragon y Azkarretazabal jaunak 1578. urtean egindako hilburuan bere semeari utzi zizkion ondasun guztiak, Pedro de Mondragon, eta halaber, ondasunen zati bat Eskoriatzan “ahal izanez gero edo, bestela, Eskoriatzako eskualdean” hospital bat eraikitzea eskatzen zion, horretarako ondasunen zati bat erabili beharko zuelarik.

Obrak 1603. urtean hasi ziren. 1624. urtean, sute handi baten ondorioz errausturik gelditu zen hospitala eta zutik iraun zuen gauza bakarra hormak izan ziren. Juan de Aguiriano hargin maisua buru zela berreraiki egin zuten eta 1660rako ospitala martxan zegoen.

Ondoren, 1912tik San Viator komentu eta ikastetxea izan zen eta 1998an Mondragon Unibertsitateak erosi zuen bertan Humanitate eta Hezkuntza Zientzia (HUHEZI) fakultatea kokatzeko.

San Pedro parrokia 1755-1768 urte bitartean eraiki zen garaiko bi maisu arkitektoen lanaren ondorioz. Alde batetik, Martin Carrera arkitektoarena, garai berdinean Arrasateko udaletxeko lanak jarraitzen ari zena; eta beste aldetik, Ibero arkitektoarena, Loiolako Santutegiaren diseinu lanetan aritutakoa.

 

 

Eskoriatzako herriko plaza, Fernando Eskoriatza plaza,  erdigunea izateaz gain, bertan nabaritu daiteken erakina Udaletxea da.

Eraikuntza neoklasiko honek beste udaletxeen egitura berdina jarraitzen du: beheko solairuan 3 arkuz osatutako arkupea dago eta lehen solairuan balkoia. Armarria teilatuaren gainean kokatzen da eta hori da, hain zuzen ere, eraikuntza honen beste elementu aipagarrienetako bat.