Eskoloreko ibilaldirik luzeena dugu hau. Mazmela eta Zarimutzeko talaietatik Maringo bazterra joko dugu, Arabako mugetatik beti gertu, Jarindo azpitxoraino. Hortik, antzinako trenbidea jarraituz, San Martin ermitaraino (Gatzaga) iritsiko gara.
Gatzaga herrira iritsita, beherako bide lasaia jarraituko dugu Eskoriatzaraino, Gaztañaduiko Santa Koloma ermitatik pasatuz. Ibarra zabalduz ikusiko dugu, gure gogoa bezala.

 

ADI! Argiztatu gabeko tunelak. Ez ahaztu linterna edo frontala eramatea.

1. San Martin ermita

2. Leintz Gatzagako herrigunea: San Millanen eliza, bertan suteek aurreko elizak erre zituzten eta gaur egungo eliza XX. mendean eraiki zen.

Harresiz inguratutako hiribildua da, jatorriz 7 ate zituen baina gaur 5 besterik ez dira gordetzen.