Hiribilduen sorreraren ondoren, XIV. mendea geroztik, Santiago Bide ofizialaz gain, beste bide alternatibo batzuk garrantzia hartuko dute. Santiagora zihoazten erromes batzuk gure eskualdea zeharkatuko dute eta arrazoi horregatik, hain zuzen ere, Santiagoren inguruko hainbat aipamen aurki daitezke Debagoienean: Elgetako Jasokunde Amaren Parrokiako Santiagoren erretaula da horietako bat.
Altarearen eskuin aldean kokatuta dagoen erretaula hau, sakristiaren ondoan, 1564an Migel Llorentek egin zuen. Tamaina aldetik oso handia ez den arren, bere altueragatik eta liraintasunagatik bereizten dela esan dezakegu.
XVI. mendeko manierismo estiloari jarraituz, egitura osoan frontoi eta zutabe klasikoak errepikatzen dira. Eskulturak ere irudi luzeak dira eta naturaltasun gabeko jarrera azaltzen dute. Irudi garrantzitsuena erretaularen lehen pisuan ikus dezakegu, eskuin aldean, Santigo erromes makilarekin aurkitzen da.