Elgetan aro modernoko eraikuntza nabarmenena herriko plazan kokatzen den udaletxea da.
Planta erregularrekoa, inguruko udalerrietan dauden udaletxe zaharren egitura berdina jarraitzen du. Beheko solairuan 6 zutabez osatutako arkupea dauka, lehen solairuan balkoia, eta azkenen solairuan armarria kokatzen da frontoi klasiko baten barruan.
“Intxortako Atea” deritzon eskultura 2007an ezarri zen Asentzioko bidegurutzean. Eskultura horrekin intxortako frontean parte hartutako euskal indarrei omenaldia egiten da eta, era berean, frontearen kokapena (1936tik 1937ra) markatzen du.