Arbidrio etxea Elgetatik Bergarako norabidea hartzen dugunean ikus dezakegu. Egitura karratuko jauregi-etxe honetan aipagarriena sarrera nagusiko dekorazioa da: zutabe landuak, errenezimendu estiloko medailoiak, armarria eta 1564ko eraikuntza dela esaten duen idatzia dira elementu aipagarrienak.