PENTEKOSTE JAIAK
Pentekoste jaiak dira jai nagusiak eta Pazkoa Egunetik 49 egunetara ospatzen dira. Bitorianatxoren jaitsierak ematen dio hasiera jaiei eta honen igoerak, amaiera. Ekintza aipagarrienen artean dantza txapelketa, txirrindulari froga, pintura lehiaketa eta Banda Munizipalaren kontzertuak aurkitzen dira.

INAUTERIAK
Ostiral argalean hasten dira inauteriak haur mozorrotuen desfilearekin, eta larunbata eta martitzenean koadrilak mozorrotzen dira. Jaiei amaiera emateko, asteartean sardina ehorzten da.

SAN MARTZIAL ERROMERIA
Eguerdian aurreskua dantzatzen da. Ohiturari jarraituz, Bergarako koadrila eta familiak San Martzial ermita ingurura joaten dira eguna igarotzera.

AGIRREKO SAN MARTIN JAIAK
Bergarako San Martin de Agirreren omenezko jaia irailaren 16an da. Jaietako ekintza garrantzitsuenetako bat, santuaren egunaren haurreko larunbatean antolatzen den azoka da, bertan egiten baita fruta, barazki, gazta eta lora lehiaketa ireki bat. Era berean, heldu eta haur danborradek eta su artifizialek ere garrantzi handia dute jai hauetan.