Bergaran gomendagarria da San Pedro Parrokia bisitatzea, han XVI. mendeko lehen erdialdean egindako erretula dago aldare nagusian. Bertan, irudi klasikoak behin eta berriro errepikatzen dira plateresko estiloko fintasun handiz: gruteskoak, kolomatxoak eta aingeru buruak, besteak beste. Lanaren egitura oso argia da: bost kale bertikaletan eta hiru gorpuz horizonaletan banatuta dago; eta barruan, Apostolu, Santu eta Jesusen Pasioaren uneak agertzen dira.
Irudiek orokorrean ez dute estilo berriaren eraugarriak hartu, hala ere, predelako ebanjelisten irudiak kalitate handikoak dira: San Lukas, San Juan, San Mateo eta San markos maisutasun handiz eginda baitaude.
San Pedro parrokian sartu bezain laster, Hilzoriko Kristoaren eskultura ikusgarria aurkituko dugu sarreraren ezker aldeko kaperan. 1622an Juan de Mesak egin zuen, Sevillako barroko eskolaren maisu aparta.
Oxirondoko Santa Marina Parrokia XVI. mendeko eraikuntza bat da, euskal gotiko estiloaren eredu. Barneko gune zabal eta baketsua aldare nagusiko erretaularen handitasunarekin eta mugimenduarekin hausten da.
Erretaula nagusia Euskal Erkidegoko Monumentua izendatuta dago eta bere estiloa barroko-rokoko barruan kokatzen da. Arkitektura lana Migel de Irazustarena da, zein 1739tik – 1742ra bitartean aritu zen bertan lanean.
Erretaularen irudiak berriz Luis Salvador Carmonarenak dira, madrileko eskolako maisua. Fintasun handikoak dira eta xehetasun askorekin eginda, horrek lan osoari arintasuna ematen dio. Erdian Santa Marinaren irudi aipagarria dago, eta bere alboetan, San Abdon eta San Senen aurkitzen dira. Atikoan, erretaularen goiko zatian, Salbatzailea eta lau birtuteen irudiak ikusteko aukera dago.