Arabaren eta Gipuzkoaren arteko bidea Atxorrotxeko gazteluak zaintzen zuen. Erdi Aroko aztarnak aurkitu zituzten han egindako indusketetan eta jasotako datuek XII. menderaino garamatzate.
Historiaz eta eraikin ederrez betetako bidea da hau eta merezi du bizikletarekin itzultzea, ibilbidean baitago Dorletako ermita, ziklisten zaindariaren santutegia.
- Leintz Gatzaga Erdi Aroko gunea: Eraikin ikusgarriz betetako alde zahar txikia dauka Gatzagak. Nabarmentzekoak dira As de Copas izeneko hamabi tutuko iturria eta Garro jauregia, XVII. mendekoa.
- Dorleta Santutegia: Euskal Herriko ziklisten zaindaria da Dorletako Ama Birjina. Beraz, bi aldiz joatea merezi du, oinez joateko behin, eta pedalei eragiten hurrengoan.
- Atxorrotx: Arratzu-Ubarrundiaren eta Debagoienaren arteko muga zaintzen zuen Erdi Aroko gazteluak. Gaur egun gazteluaren ordez Santa Kruz ermita aurki dezakegu, eta ikuspegia beti bezain ederra da.
- Bolibar auzoa: Bi gune nagusi daude, Bolibar eta Eraña, eta bietan aurki ditzakegu antzinako aztarnak; besteak beste, Erdi Aroko sarkofagoak eta leiho erromanikoak.