Arantzazura heltzen garenean berehala ikusiko dugu eliza garaikide berria. 1950 eta 1955 urte bitartean eraiki zen eta arkitektoak Francisco Javier Sáenz de Oiza eta Luis Laorga izan ziren.

Mendiaren aurrean, elizaren irudi garaia ageri da, paisaia karstikoaren jarraipen gisa. Hiru dorreak kare-harrizko puntekin nabarmentzen dira, arantzen punta zorrotzak adierazten.

 

 

Eliz atarian, Jorge Oteizaren lan ikusgarriak hitz egiten du.  14 apostoluen lerroa, gizon eta emakume guztion argazki.  Goian, pietatea altxatzen da, sufrimenduaren galderaz tente.

Elizako misteriora sartzeko, erraietara jaitsi eta Eduardo Chillidaren burdinezko ateak igaro behar dira. Barnean, Luzio Muñozen erretaula bikaina aurkitzen dugu, 622 m² dituen egurrezko paisaia polikromatuan. Eta erdian, Andre Mariaren XIII. – XIV. mende bitarteko irudi txikia.

Barnean ere, Xabier Alvarez de Eulateren beirateak ikusgarriak dira eta, irudiaren kamarinean, Xabier Egañak salbamenduaren historia erakusten du emakumearen misterioan.

Kriptara jeitsiz gero, ezohikoa den kripta bat aurkituko dugu. Nestor Basterretxearen margoekin apainduta dauden hormetan giza historiaren bilakaera eta Jesus Berpiztuaren mundu berria azaltzen zaigu.