Arrasateko erdigunean garai bateko etxeen edertasunaz gozatzeko aukera dago. Iturriotz kaleko Bañez de Artazubiaga jauregiak jatorrizko fatxada nagusia mantendu du. Bertan hainbat xehetasun klasiko aurkituko ditugu, esate baterako, lehen solairuko balkoian kokatzen diren kolomatxoak eta fintasun handiz landutako balkoiaren formak. Goiko armarria ere nabarmendu beharra dago, bertan leinuaren dorretxearen erreketa kontatzen da.
Ziur aski, Biteri kaleko 3. zenbakiko etxea Arrasateko zaharrenen artean aurkitzen da. Esteban de Garibai Arrasateko semearen jaiotetxe honek XVI. mendeko estilo klasikoa jarraitzen du balkoia apaintzeko orduan.
Errenazimenduko ezaugarriak aztertzen jarraitzen badugu, beste bi eraikuntza ezagutu dezakegu. Alde batetik, Erdiko Kaleko 54. zenbakian an dagoen etxearen ataurrea, Olabe etxea. Bertan jatorrizko harlanduan egindako bi sarrera mantetzen dira oraindik eta, xehetasunen artean, korapiloaren apainketa aipatu beharra dago. Bestetik, Zaldibar frontoiaren atzeko aldeko etxearen ataurreak ere forma klasiko berdina jarraitzen du.