Irailaren 17tik 22ra izango da aurten Aretxabaletako tomatearen astea.

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Deba Garaia Landa Garapen Elkartea,  Aretxabaletako udala dira jardueraren antolatzaileak eta jarduera garatzeko Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren eta Gipuzkoa Foru Aldundiko Turismo Sailaren laguntza ere jaso da.

Bertako produktuak oinarri moduan hartuta gastronomia turismoa bultzatu nahi da eta ekitaldiak antolatzea ezinbestekoa da eragile desberdinak lankidetzan oinarrituta.

Egitaraua irailaren 18an jarriko da martxan eta hitzaldia egongo da Aretxabaletako tomatea hobeto ezagutzeko.  Irailaren 20an tailerra antolatu da ondorengo izenburuarekin: Haziak lortzeko tailerra.

Irailaren 22an azoka ekologikoa egingo da.

Gaineraortu lehiaketa eta tomatearen erakusketa popularra antolatu dira eta sariak irailaren 22an banatuko dira.

Beste zenbait ekintza ere antolatu, hemen egitarau osoa.

Informazio gehiago eta aurrez izena emateko:

turismo@debagoiena.eus   94379 64 63  www.turismodebagoiena.eus