Irailaren 25etik 30ra izango da aurten Aretxabaletako tomatearen astea.
Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Deba Garaia Landa Garapen Elkartea, Aretxabaletako udala dira jardueraren antolatzaileak eta jarduera garatzeko Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren eta Gipuzkoa Foru Aldundiko Turismo Sailaren laguntza ere jaso da.
Bertako produktuak oinarri moduan hartuta gastronomia turismoa bultzatu nahi da eta ekitaldiak antolatzea ezinbestekoa da eragile desberdinak lankidetzan oinarrituta.
Egitaraua irailaren 26an jarriko da martxan eta hitzaldi-dastatzea antolatu da ondorengo izenburuarekin: Landatutako bioaniztasunaren bidean: Aretxabaletako tomatea.
Irailaren 28an tomatea kontserbatzeko tailerra egingo da eta irailaren 30ean azoka ekologikoaren barnean haziak lortzeko tailerra egongo da.
Gainera, ortu lehiaketa eta tomatearen erakusketa popularra antolatu dira eta sariak irailaren 22an banatuko dira.
Bertako tomatea dastatzeko aukera ere izango da herriko taberna eta jatetxeetan eta beste zenbait ekintza ere antolatu, hemen egitarau osoa.
Informazio gehiago eta aurrez izena emateko:
turismo@debagoiena.eus 94379 64 63 www.turismodebagoiena.eus