Solanum Lycopersicum L.
Arrosa motako tomatea da. Krematsua, hazi gutxiekin, kolore bizikoa, zaporetsua eta tamaina handikoa.
Haziaren kontserbazioaren inguruko informazioak 50 urteko antzinakotasuna dauka. Antza denez, tomate hau Aramaiora monja batek eraman zuen eta hortik inguruko herrietara pasatu zen.
Gaur egun Gipuzkoako hainbat herrietan landatzen da, Aretxabaletan besteak beste. Laborantza txikiak dira: familiarrak, nekazari ekologikoak edota jubilatuak non tomate tradizional hau mantentzea nahi izan duten.
Bere aberastasun organoleptikoak direla eta, Aretxabaletako moskorraren haziak Zaragozako germoplasma bankuan gordetzea erabaki zen orain dela 10 urte.