Arantzazuko Santutegia, ingurune basati eta natural batean eraikita dago.
Tradizioak dionez, 1468ko udaberrian, Baltzategiko Errodrigok, bere artaldea bildu nahirik zebilela, dei egiten zion ezkila baten soinua entzun eta Andre Mariaren irudia aurkitu omen zuen. Miraritzat hartu zen aurkikuntzak berehala jarri zituen erromesak hona bidean.
Eraikuntza desberdinak tartekatu dira mendez-mende eta hasierako eraikinetik ez da ezer gelditzen. 1950. orduko eliza txikia zen nonbait, eta gaur egun daukagun eliza berria eraikitzen hasi zen. Emaitza, basilika modernoa, harkaitzean gora altxatzen da, harri bizitan.
1501ean lortu zuten Frantziskotarrek Aita Santuaren baimena Arantzazun egoteko, eta hemen egon dira 500 urtez baino gehiago. Elizaren ondoan bizi dira eta atxikituta, anaien gogartetxea aurkitzen da.
Irailaren 9an ospatzen da Gipuzkoako zaindaria den Arantzazuko Adre Mariaren eguna.
Topaketarako eta elkarrizketarako lekua. Kultur zentro hau lehengo seminarioaren eraikina berrituz eratu zen 2005ean, itxura moderno berriarekin. Gaur hainbat zatitan banatuta dago:
- Batzar, erakusketa eta kongresuetarako tokia. Gizarte Berrikuntza Laborategia: arantzazulab.
- Parketxea: Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren interpretazio gunea. Parketxea
- Aterpetxea: Arantzazuko aterpetxea
Gandiaga Topagunea eta Basilikaren tartean dagoen eraikin txikia da. “Misterioa” izena, han bertan dagoen Oteizaren irudiak ematen dio: Arantzazuko fraidea Andre Maria eta jesus haurra herriari eskaintzen. Isilik, hausnarketan eta bila egoteko lekua da.