JAI NAGUSIAK. Mairuaren Alardea.
Uztaileko hirugarren igandean amaitzen dira eta aurreko ostegunean hasi. Jaietako ekitaldirik garrantzitsuena larunbata arratsaldean ospatzen den Mairuaren Alardea da. Alardea eta gero, herriko dantzariak dantzaldi bat eskaintzen dute.
920ko uztailaren 26an, Valdejunkeran Abd al-Rahmán III. aurkako bataila gertatu zen eta, ohiturak dioenez, Antzuolako bizilagun talde batek parte hartu zuen. Gertaera hori gogoratzeko ospatzen da Mairuaren Alardea.
Alardearen ospakizunaren barruan hainbat gauza dira aipagarri; musika, bandera, buruzagiak esaten duen hitzaldia eta hitzaldiarekin batera kantatzen diren bertsoak.

SAN ISIDRO
Maiatzaren 15ean da San Isidro eguna da, hala ere, jaia aste horretako larunbatean ospatzen da. Orain gutxi arte, animali eta nekazal makinen azoka baino ez zen egiten, baina azken urteotan, janari eta artisautza produktuen salmenta ere izaten da.

INAUTERIAK
Inauterietako igandean Sorgin Dantza dantzatzen da. Gainera, artza, hezitzailea eta tximuaren pertsonaiek ere hartzen dute jaian parte. Inauteriak ospatzeko ohitura oso ezaguna da Antzuolan, herriko nagusiekin hitz egin besterik ez da egin behar hortaz konturatzeko, ez baitakite noiz ikusi zuten lehen aldiz “Sorgin Dantza”. Badakigu 1922an dantzatu izan zela, baina lehen aipamena 1885ekoa da.