Arantzazu – Etxegarate
Euskal Herriak XX. mendeko artearen abangoardiei egindako ekarpena gorpuzten du Arantzazuk, eta kulturgintzaren gune garrantzitsua da. Euskara Batuaren abiapuntua izan zen, eta 5. etapa honena ere bada. Arantzazutik Urbiako zelaietara goaz. Hango megalitoek eta txabolek adierazten dute aspalditik bizi izan dela gizakia han. Indarrak hartzeko, hango bentan salda hartzea ideia oso ona izan liteke. Oltza ingurutik aurrera, San Adriango pasabidera iritsiko gara, Gaztelara joateko komunikazio-bide historikoa, erromatarren garaitik joan-etorri eta pasadizo ugari ikusi dituena. Aizkorri aldez alde gurutzatzen du.
Handik jarraituta, Añabasotik, Araba eta Gipuzkoa arteko mugara hurreratuko gara. Etxegarate dugu han, etaparen amaiera.