Duela gutxi berriztutako hotel honek 12 logela ditu. Erdi aroko esentzia mantentzen du, harrizko zutabeak ditu lehenengo solairuetan, goikoetan aldiz egurrezko estruktura mantentzen du eta azkenengo pisuko kristaleratik paisaia ikaragarriak ikus daitezke.
Hotelak paisaiaz disfrutatzeko aukera ematen digu, terrazatik Aizkorritik hasi eta Udalaitzerainoko magalak ikus daitezke, baita herri monumentala ere behealdean.
Herri erdigunetik 5 minutuko paseotxoa dago eta Unibertsitatea, San Miguel parrokia, gazteluak, dendak eta tabernak ikus ditzakegu.
Honako erosotasun hauek eskaintzen ditu bazkari, afari eta estantziaz gozatzeko:
– Enpresentzako lanerako areto bat ekipamendu guztiarekin.
– Terraza eta jardin pribatua hoteleko bezeroentzat.
– Logela zabal eta erosoak, familientzat badago aukera ohe bihurtzen den sofa ere eskatzeko.
– Gosaria buffet erakoa.
Bukatzeko, jatetxea daukagu, dekorazio xuabea eta elegantea duena, eguneko menua, taldeentzako menua eta karta esaintzen duena.