Gure etxea maite duten profesional eta lagunen eskuetan jarri gara eta uste dugu betiko Bentaren xarmari eustea lortu dugula; haren harri eta zura, habe eta ate zaharrak, korridore zabalak… gordez. Oso interesgarria den linea zahar eta modernoen arteko uztartzea lortu da.
10 gela dauzkagu, guztiak bainugela, berogailu eta telebistarekin. Jatetxea izanda, bisitariak mantenu oso edo erdiaren artean aukera dezake. Gainera, egongela lasaiak ere badaude eta terraza udaran.