Oñatiko Araotz bailara Gipuzkoako txoko ezkutuenetako bat da. Aizkorri, Zaraia eta Elgea mendilerroen artean hondoratuta dago, Jaturabe haitzartetik iristen den arro batean. Errepidea basoz inguratutako amildegi batean barrena jaisten da, Orkatzategi mendiaren oinetara, eta haren kareharrizko hormatzarrean Aitzuloko begi izugarria irekitzen da. Paisaia zirraragarri horri begira geratuz gero, haizearen xuxurla entzungo da eta harraparien hegada ikusgarria ikusi.