Eskoriatzako herrigunea erakargarriak diren hainbat monumentuz osatuta dago: San Pedro parrokia, Zalbidegoitia eta Gastañaudi Jauregiak, Antzinako Errosarioko Hospitalea (gaur egun Mondragon Unibertsitatea) edota Udal hilerria (Benlliuren panteoia). Baina herriko berezitasunez jabetzeko, Zubiate labea edota Ibarraundi museoa bisitatzea ezinbestekoa da, bertan, gure historia eta tradizioaren hizpide diren elementuak baitaude.

Zaraia eta Elgea mendilerroen maldetan kokatuta, elizateek edo nekazal auzoek interesgune natural, kultural eta etnografiko aipagarriak eskutatzen dituzte.

Webgune ofiziala: www.eskoriatza.eus

Eskoriatzako Turismo Bulegoa

Zubiate labea, Gaztainadui kalea, 29
943 71 54 53

Ordutegia:

Ekainaren 28,29, 30 eta uztailaren 1: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00

Uztailaren 2tik 10era (biak barne): 10:00-13:00 eta 18:00-20:00

Uztailren 11tik irailaren 30era arte: 10:00-13:00

Abuztuaren 12tik 16ra: itxita (biak barne). Asteburuak ere itxita.

Gainontzeko orduetan aurrez eskatuta.
ibarraundi@eskoriatza.eus
www.eskoriatza.eus