Bidearen hasiera, XVI. mendera bidaia. Arimako paisaietan ibili eta paisaia horiek ezagutu eta sentitu.
Urratsez urrats Ignaziotar Lurraldea ezagutuko dugu eta pertsonaia unibertsal batengana hurbilduko gara, erromes handia eta Jesusen Lagundiaren sortzaile izan zen San Ignazio Loiolakoarengana hain zuzen ere; haurtzaroa eta gaztaroaren zati bat igaro zituen lurraldean sartuko gara eta haren garaia, hau da, XVI. mendea ezagutuko dugu Gipuzkoako Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeetan barneratuz.