Euskal Herriaren bihotzean dagoen Santutegi hau, espiritualtasunarentzat gune aparta izateaz gain, euskal arte garaikidearen eredu esanguratsua da.

Eraikuntzan parte hartu duten artisten lana ezagutzeko aukera dago turismo bulegotik egiten diren bisita gidatuen bitartez; naturaz gozatu dezakegu Aizkorri-Aratz Parke Naturalak eskaintzen dituen ibilbideak eginez eta Parketxea bisitatuz; azkenik, hausnarketa pertsonalarentzat ere tokia dago bertan Arantzazulab dagoelako.

Hona hemen irudi zirraragarri batzuk Arantzazu aurkezteko:

 

Zer egin: Debagoienean (4)