Loiolako Ignaziok 1522. urtean osatu zuen erromesaldiaren zatia da Ignaziotar Bidea (GR 120), bere jaioterritik Manresaraino (Katalunia) doan ibilbidea, hain zuzen. Bertan, “San Ignazioren kobak” Jesuses konpainiaren sortzailea gogora ekartzen digu.
Ignaziotar bidea, ibilbide luzeko beste bide batzuk bezala, bidaia esperientzia bat izateaz gain, garapenerako eta barne azterketarako aukera eskaintzen duen bidea da. Ibilbide guztiak 675 km ditu; baina Euskadiko zatiak aldiz 150km.
1522. urtean Loiolako Ignaziok osatu zuen erromesaldiaren zatia da Ignaziotar Bidea, Loiolatik Manresaraino doan ibilbidea, hain zuzen. Jaioterrian konbertsio espirituala izan ondoren, Loiolako Ignaziok Jesusi jarraitzeko gogo bizia sentitu zuen, eta aurreko bizipenak baztertuz Jerusalemerako bidea hartu zuen erromes gisa. Errege Bidea jarraitu eta Bartzelonara iritsi zen, han itsasontzi bat hartu zuen Lur Santuetara eramango zuen erromes-bidea osatzeko.
Gero eta erromes gehiago murgiltzen da Ignaziotar Bidean esperientzia espiritual eta kultural oparoa bizitzeko asmoz.
Informazio guztia aurkituko duzu www.tierraignaciana.com orrialdean: IGNAZIOTAR BIDEA
Ibilbidea antolatzeko eskuorria ere deskargatu dezakezue: ESKUORRIA