GR 289 HARTZAREN URRATSA
Debagoiena oinez ezagutzeko ibilaldi honi “Hartzaren Urratsa” deitu diogu. Bai, aspaldi ibili ziren hartzak gure mendi eta basoetan, horren berri eman digute Arrikrutz eta Lezetxikiko kobetan aurkitutako arrastoak. Bailarako azken hartza 1867 hil omen zuten Antzuolako herrian eta gure baserri eta leku izen askok ere badute hartzaren urratsa. Natura, ondarea eta gure historia ezagutu lehena eta oraina elkartuz gure arbasoek egin zuten bezala, oinez, ezagutu Debagoiena. Bide on!