Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA) eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren (GMF) artean sinatutako hitzarmenen bidez “Gipuzkoako Eskalada Guneen Berrekipamendua eta Mantenimendu” proiektua martxan jarri zen. 2014ko eta 2015eko urteen artean posible egin zuten eskalada bide kopuru handi bat berrekipatzea gure lurraldeko hainbat eskalada gune garrantzitsuenetan. 2017an bi entitateek sinatu zuten 2020ra arte hitzarmen berri bat hainbat urtetarako baliotasuna ziurtatzen duena, etorkizuneko egonkortasuna bermatuz.
Debagoienean hiru gune aurkituko dituzte eskalada maite dutenek: Atxorrotz Eskoriatzan eta Atxuri eta Araotzeko 5 sektore Oñatin.
Zatoz zerua ukitzera!