Gastronomia

JATETXE GUZTIAK

Zalantzarik gabe, gastronomia lurralde bat gertutik ezagutzeko modurik onenetako bat da. Debagoienan gure artzain, nekazari eta ekoizleen etengabeko lanaren emaitza diren kalitatezko bertako produktuak ditugu: gazta, txakolina, eztia edo Aretxabaletako tomatea, besteak beste.

Gainera, Karapaixoa bezalako produktuek gure tradizio zaharrenekin bat egiten dute, Leintz Gatzagako gatzak erdi arora eramaten gaitu eta oraindik badago modu tradizionalean egiten den gozogintza.

Produktu horiek guztiak gertutik ezagutu eta dastatu ditzakegu, tokiko merkatuak bisitatuz, Debagoiena Gastronomikako menuren bat dastatuz edo gure eskualdean egin daitezkeen esperientzia gastronomikoen bitartez.

Gure baliabide gastronomiko batzuk, enpresak eta ekoizleak, Gastronomia Kluba proiektuaren parte dira. Proiektu horrek guztien potentziala bateratu nahi du.

Duela gutxi arte, Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak egiten ziren, non jatetxeek sasoiko eta tokiko produktuekin menuak egiten zituzten; posible duzue plater horien errezetak ezagutzea.

Zer egin: Debagoienean (55)