Udazkeneko Gastronomia eta Lurraldea: bertako produktuen ekoizpen eta dastaketa
BISITA GIDATUAK BASERRI, OBRADORE ETA MUSEOETAN
AZAROAK 3-5 bitartean garatuko da Debagoieneko Mankomunitateko Turismotik bultzatutako Gastronomia eta Lurraldea egitarauaren UDAZKENEKO Saioa. Egitasmo honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren Turismo Merkataritza eta kontsumo Sailaren babesa jaso du.
Egitarauaren funtsa Debagoieneko lurraldeko ekoizpen lekuetan eta museo gastronomikoetan eskainiko diren Doako Bisita Gidatuak dira. Bisitak ekoizleen edo kudeatzaileen eskutik egingo dira: kanpoaldeko eremuak eta barne instalazioak bisitatuko dira eta produktu-dastatzearekin amaituko dira.
Eskainiko diren bisitak Debagoiena eskualdekoak diren 4 produkturen ingurukoak izango dira: gazta, gatza, txokolatea eta ogia. Ez dira horiek soilik dastatu ahal izango diren elikagaiak. Izan ere, beste produktu batzuen zaporea ere ezagutzeko aukera egongo da, txakoliña, kasu.
Ondoko herrietan izango dira UDAZKENEKO bisita hauek: Leintz Gatzaga, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñati.
Hau da EGITARAUA:
Azaroak 3, 17:00: Kakao eta txakoliña.Murgialdai Txakolindegia. OÑATI
Azaroak 4, 10:30: Artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak Gomiztegi baserrian. OÑATI
Azaroak 4, 10:30: Bedoñako baserri batean ogia egiten. Errastikoa okindegian, Bedoña auzoa, ARRASATE
Azaroak 4, 12:00. Kakaoa Oñatin. Txokolateixia. OÑATI
Azaroak 5 , 11:00. Gaztagintza Urkulu urtegi inguruetan. Mitartegarai Baserrian. Urkulu auzoa. ARETXABALETA
Azaroak 5, 12:00: Urre zuriaren paisaia. Gatz Museoan LEINTZ GATZAGA
Azaroak 5, 12:00: “Kakaoaren bidaia” Ipuin kontaketa. Txokolateixia. OÑATI
GOGORATU! AURREZ IZEN EMAN BEHAR DA
943 79 64 63 – 943 71 89 11
ETA ORAINDIK GASTRONOMIA EKINTZA GEHIAGO ASTEBURU HORRETAN:
Asteburu gastronomikoa osatzeko, larunbatean Azaroak 4, Arantzazu Lab-en eskutik eta Arantzazuko 4 jatetxeen nahiz Debagoiena Turismoren elkarlanarekin, Arantzazuko X. Mikopoteoa antolatu da.
Hau da egun horretako EGITARAUA:
17:15, BISITA GIDATUA: “Arantzazuko Santutegia koadrilentzat” (Arantzazuko Turismo Bulegoa)
18:00, HITZALDIA: “Perretxiko jangarriak, antzekoak diren toxikoak eta ez bereiztearen ondorioak”. (Gandiaga Topagunea)
19:00, MIKOPOTEOA: Arantzazuko Santutegia Hotela, Goiko-Benta, Sindika eta Zelai-Zabal jatetxeetan.
OHARRA: Arantzazura joan-etorria egiteko autobus zerbitzua egongo da 17:00etatik aurrera, Oñatiko postatik abiatuta.