Turismoko ekintzailetzarako laguntzak
652.000 euro turismoko ekintzailetzarako laguntzetarako, EMET21 (Gobernu Bilera 2021-4-13)
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 652.000 euroko laguntzak onartu ditu, COVID sortutako krisi ekonomiko eta sanitarioaren testuinguruan jarduera turistikoa berreskuratzeko eta bultzatzeko oinarriak ezartzeko.
Helburu horrekin bat etorriz, EMET21 programan Euskal Autonomia Erkidegoan tokiko garapena erraztuko duten turismo-negozio berriak sortzen lagunduko da, bai eta euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako jarduerak ere, berrikuntza teknologikoari lagunduz. Baita turismo-eskaintza hobetu eta optimizatzeko eta turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarri baterantz egokitzeko ere. Honako laguntza-ildo hauetan sartzen diren ekintzak lagunduko dira diruz:
– Ekintzailetza turismo-negozio berriak sortzeko.
– Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea Covid-19 pandemiaren testuinguruan.
2021eko ekitaldiko deialdiaren zenbatekoa honako atal hauetan banatuko da. Alde batetik, 200.000 €turismo-negozio berriak sortzeko ekintzailetzarako. Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko 452.000 euro erabiliko dira.
Diru-laguntzaren xede diren enpresak honako hauek dira: ostatuko turismo-enpresak, bitartekaritzako turismo-enpresak, jatetxe-enpresak, turismo-garraioko enpresak, turismo aktiboko enpresak, kongresuetako antolatzaile profesionalak (OPCak), turismo-gidariak, eta deialdi honetako berrikuntza gisa autokarabanentzako harrera-eremu berezien titularrak.
Irizpide gehigarri gisa, ekitaldi honetan birformulatu egiten da enpresek Kode etikoaren oinarri diren konpromiso eta balioekiko duten konpromisoaren balorazioa, Euskadiko Kode etikoaren Erregistroan inskribatu direnei lagunduz.