PUNTAIK PUNTA 2024

//
Elgeta

Atzo, apirilak 23 aurkeztu zen Puntaik Punta Jaialdia.

Debagoieneko Mankomunitateak Puntaik Punta Jaialdia antolatu du 8. urtez. Aurten Elgetan izango da jaialdiaren erdigune eta adin-tarte guztientzako ekintzak egingo dira udalerriko hainbat guneetan.

 

Ekintza guztien artean, jaialdiaren baitan, aipamen berezia merezi dutenak hauek dira:

  • Larunbatean senderismo eta artisautza azokak egongo dira. Postuak plaza inguruan kokatuko dira eta eskualdeko zein eskualdez kanpoko proposamen desberdinak ezagutzeko aukera izango da eta produktu ezberdinak erosteko aukera.
  • Bestetik, food track-ak etorriko dira herriko eskaintza aberasteko
  • Ikuskizun eta ekintza bereziak izango dira; GEURE(R)A dantza bertikala; pump track pistaren erakustaldia eta ikastaroa; abentura gune erakargarria garatuko da Bolatoki inguruan.
  • GOZATEGI taldearen kontzertua

 

Puntaik Punta Jaialdira gerturatu ahal izateko, autobús zerbitzua indartuko da Bergara eta Elgeta artean. Ordutegiak www.puntaikpunta.eus web gunean kontsultatu ahal izango dira.

 

INFORMAZIO GUZTIA ETA EGITARAUA HEMEN