Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Debagoienean
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek Gipuzkoako alkateekin eta turismo-eragileekin bilerak egiten dabil asteotan. Oraingoan Debagoienara etorri da, dauden beharrak eskualdeko ordezkariekin batera aztertzeko. Era berean, topaketan hainbat gai jorratu dira, hala nola turismo-jardueraren jasangarritasuna, kultura eta tokiko tradizioa.