Irailaren 8 eta 11 bitartean 2022ko Aretxabaleta Tomatearen Astea ospatuko dugu

Aretxabaletako tomateari eskainitako programaren seigarren edizioa ospatuko da aurtengo irailean. Egitarau oparoa eskainiko da igandez, “baratzeko erregea” protagonista izango duen azoka bereziaren egunean. Urtero ohi den bezala, azoka Durana kalean antolatuko da eta 13tik gora postuz osatuta egongo da.

Astean zehar, ostegunetik hasita herriko taberna animosoenek pintxo bikain bana eskainiko dute Aretxabaleta tomatea osagai nagusi dutela. Pintxo ibilbide goxoa egongo da, beraz, herritar eta bisitarien eskura lau egunetan zehar.

Igandean, azokarekin batera, haziak erauzteko tailerra eskainiko da eta tomaterik itsusiena eta barietate handiena  sarituko dituzten lehiaketak ere antolatuko dira.

Debagoieneko edozein biztanlek har dezake parte lehiaketan.

Parte hartu nahi baduzu, hona hemen jakin behar duzuna:

  • Izen ematea irailaren 8a baino lehen, e-mailez (infoturismo@debagoiena.eus), edo Arkupen.
  • Irailaren 11an, tomateak 12:00etan aurkeztu beharko dira Durana kalean jarrita egongo den txokoan.
  • Tomateak ikusgai egongo dira 12:00etatik 14:00etara.
  • Sari banaketa  egun horretan bertan 14:00etan egingo da.