Irailak 15, Aretxabaletako tomatearen eguna 2024

Irailaren 15ean, Aretxabaletako Tomatearen egunaren zortzigarren edizioa izango da.

Egitarau interesgarriarekin aurkeztu da 2024an, egun berean hainbat ekitaldi bilduz. Hemen duzue informazio guztia:

 

 

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Saila, Deba Garaia Landa Garapen Elkartea eta Aretxabaletako Udala dira bultzatzaileak, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiren laguntzarekin.

Eskualdeko eragileen arteko elkarlanari esker antolatzen den ekimen honen bidez turismo gastronomikoa bultzatu nahi da eta bertako produktuak ezagutarazi nahi dira, besteak beste.