Gipuzkoa barnealdeko XVI. mendera bidaia

Ekainaren lehen asteburuan eta baita Abenduko zubian ere Debagoieneko ondare-altxorra ezagutzeko aukera eskaintzen da, dohakoak diren hainbat bisita gidaturen bidez.

IZEN EMATEKO: Debagoieneko Mankomunitatear jo behar da

tef: 943  79 64 63 – 943 71 89 11

Emailez ere: infoturismo@debagoiena.eus

 

ZERTAN DATZAN ESKAINTZA:

BERGARA

Lorategi historikoak

Udalerrian barrena ibiliko gara, Laboratorium museoan hasi eta ibilbide zirkular bat eginez, lorategi esanguratsuenak bisitatuz: haien historia, egitura, ubideak, lur urrunetatik ekarritako landareak eta bertakoak.

NOIZ: Ekainak 4, IGANDEA

Hasiera ordua: 11.00

Hasiera lekua: Laboratorium museoa

Iraupena: 1’10

 

Bergara monumentala

Bergarako hirigune historikoa bisitatuko dugu. Bisitariak espero ez duen “aire zabaleko museo” batekin topo egingo du, estilo arkitektoniko ugariko eraikin berezi eta bikainez osatutako multzo batekin. Italiar arkitekturak, Europa erdialdekoak, barroko sevillarrak, Euskal gotikoak… bere horretan eta bizirik jarraitzen dute kale hauetan; XVI.-XVIII. mendeetako arte europarraren erakusketa errepikaezinak ikus ditzakezu.

NOIZ: Ekainak 4 IGANDEA

Hasiera ordua: 12.30

Hasiera lekua: Laboratorium museoa

Iraupena: 1 ‘ 15

ELGETA

Azkonabita azula gaineko lubakiak

Elgetako ondare historikoa zabaldu nahian, Azula gain inguruko lubaki lerro eta babes lekuen azalpena ematen duen ibilbidea. Kirikiño batailoiaren kokalekuak, Saseta batailoiarenak eta Aixolako bidearen azken defentsa, Goikomendiko ametralladora postu eta lubakitatik. Karabietako kainoiaren kokalekua ere ikusteko aukera.

Hau guztia Bergarako Ubera auzoko paisaiak ikustearekin batera. Eta aurrealdean, Intxorta, Udalaitz eta Aaizkorriko mendi zerra.

NOIZ: Ekainak 4 IGANDEA

Hasiera ordua: 10:30

Hasiera lekua: Elgetako plaza

Iraupena: 3h joan etorria 8km

 

OÑATI

Oñatiko unibertsitatea

Euskal Herriko lehen unibertsitatea izateaz gain, euskal errenazimentuko multzo bikainenetako bat da Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatea. XVI. Mendeko Gipuzkoan mugarri bilakatu den eraikina Rodrigo Merkado de Zuazolaren legatua dugu. Garaiko pertsonai garrantzitsuenetako baten eskutik XVI.mendeko Oñati ezagutzeko aukera izango dugu.

NOIZ: Ekainak 3, LARUNBATA eta Ekainak 4, IGANDEA

Hasiera ordua: 13:00

Hasiera lekua: Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatean

Iraupena: 1h

Hizkuntza: ekainak 3, euskaraz, ekainak 4, gazteleraz

????????????????????????????????????