GATZ EGUNA 2024

Leintz Gatzagako gatza ezagutzera emateko helburuarekin, Gatz Eguna antolatu zen 2016an. Izandako arrakasta ikusita, beste edizio batzuk antolatu dira Leintz Gatzagan eta aurtengoa, maiatzaren 19an, 8. izango da.

Aurtengo egitarauan Gatza eta bertako produktuen azokaz gain, bisita gidatuak, showcooking-a, mendi irteerak, musika, jolasak eta ikuskizunak izango dira, hain preziatua den produktua ezagutu eta balorean jartzeko helburuarekin.

Gatz Eguna Debagoiena Mankomunitatearen, Leintz Gatzagako udalaren eta Debagaraia Landa Garapenerako Elkartearen elkar lanaren bidez antolatu da.

Aurtengo egitaraua:

(10:00-14:00) Gatzaren eta bertako produktuen azoka. Plazan *

(11:00) Aretxabaletako Tomate landara banaketa. Plazan

(12:00) Showcooking. Plazan

(10:00) Mendi irteera:PR-Gi-37 Hiruerreketa. Ezagutu non jaiotzen den Deba ibaia

(11:00) Gatz museoan bisita gidatua (EUSKARAZ) Erreserba ezinbestekoa

(12:00) Gatz museoan bisita gidatua (GAZTELERAZ) Erreserba ezinbestekoa

(11:00) Gatz xaboiak egiteko tailerra. Frontoian. Erreserba ezinbestekoa**

(11:00) Zurezko plaza jokoak. Frontoian

(12:00) Pisua asmatu jokoa. Frontoian

(14:30) Musika emanaldia: Sei Pistols & Trabuko bat

(18:00) Dantza eta musika ikuskizuna: Tio Teronen Semeak

* Gatzaren eta bertako produktuen azokan erosketak egiten dituztenen artean otar   zozketa egingo da.
**Haurrak beti helduekin

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Jardueretarako erreserba egiteko:

infoturismo@debagoiena.eus

943 79 64 63