Gatz Eguna 2023
Gatzagak 30 urte inguru daramatza ondare horri balioa ematen. Produktuari eta bere ekoizpenari eta gatz kultura honi zabalkundea emateko Gatzaren Eguna antolatzea erabaki zen duela 7 urte. Gaur egun 0 kilometroko gatza ekoizten da herrian, Eusko Label kalitatekoa
Datorren igandean, urriak 22an, Gatz Eguna egingo da Debagoeineko Leintz Gatzaga herrian. Bere zazpigarren edizioa izango da aurtengoa.
Egun hau antolatzearen helburua da Gatzaga herriak duen ondarea balioan jartzea. Antzina, herriak duen iturburu gaziak garapen ekonomikoa ekarri zion herriari eta bertan gatz-kultura gararazi zuen. Herriaren sorrera ere gatzak ekarri zuen.
EGITARAUA
- Gatzaren eta produktu ekologikoen AZOKA
- Zurezko PLAZA JOKOAK publiko ororentzako.
- MENDI IBILALDI gidatuak (aurrez izen eman). Bi aukera: ‘Gatz kulturak eman digun paisaia eta bioaniztasuna’ eta ‘Gatzaga hegoaldeko pagadiak eta tontorrak’.
- Baso bainua (aurrez izen eman).
- Sukaldaritza-tailerra, publiko orori zuzendua baina batez ere familiek parte har dezaten pentsatua.
- Landare-KONTSULTATEGIA Jakoba Errekondorekin
- GORPUZTU GATZA (denontzat): irudikatu, sortu, konposatu eta antzezteko TAILER IREKIA
Horrez gain,
- Bisita gidatuak eta gatz xaboiak egiteko tailerra GATZ MUSEOAN (aurrez izen eman).
- Hanburgesa postua herriko gurasoen elkartearen eskutik, plazan
- Pintxo eta edariak eskainiko dituzte Gatz Museoan Jubilatuen elkarteak
ORDUTEGIAK
10:00etatik 14:00etara, Gatzaren eta produktu ekologikoen AZOKA
11:00etatik 14:00etara, Zurezko PLAZA JOKOAK.
10:00etan, MENDI IBILALDI gidatuak. Bi aukera izango dira: ‘Gatz kulturak eman digun paisaia eta bioaniztasuna’ eta ‘Gatzaga hegoaldeko pagadiak eta tontorrak’
11:00etan, Baso bainua.
11:00etan Show cooking. Sukaldaritza tailerra familientzako.
12:00etan, Jakoba Errekondo. Landare-KONTSULTATEGIA
Goizean zehar, GORPUZTU GATZA antzerki tailerra
Eta GATZ MUSEOAN
Bisitak: ( eusk) 11:00, 12:00, 13:00; (gazt) 11:30: 12:30; 13.30
Gatz xaboia egiteko tailerra: 11:00etan
MODU JASANGARRIAN ETORTZEKO AUKERA
Garraio kolektiboa
Egun horretan autobus zerbitzu batek lotuko ditu Aretxabaleta-Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga, 10:00ak eta 14:00ak bitarte.
Oinez iritsi
Gatz Bidea (PR-100) erabiliz etortzeko aukera ere egongo da egun horretan, Eskoriatzatik abiatuz
Aukera hau erabiliz gero, gogoratu Gatz Bidea landa eremutik igarotzen dela eta bertako itxiturak errespetatu behar direla.
Hona hemen ibilbidea ikusteko esteka
Gatz Eguna Debagoiena Mankomunitatearen, Gatzagako udaletxearen eta Debagaraia Landa Garapenerako Elkartearen elkar lanaren bidez antolatu da. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun, Turismoa eta Lurralde Antolaketa Departamentuaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren Turismo Merkataritza eta kontsumo Sailaren eta Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren babesa jaso du.