Ezkutuko Altxorrak irailean: Debagoieneko ondare historikoa ezagutzeko dohako bisita gidatuak
IGNAZIOTAR LURRALDEA egitasmoaren baitako EZKUTUKO ALTXORRA 2022 programak zapi bisita gidatu berri eskainiko ditu Debagoienan irailean. Sei hirugarren asteburuan, irailaren 17 eta 18an, eta bat laugarren asteburuan, irailaren 25ean.
Ohi bezala, bisita hauek XVI. Mendean eta Loiolako Ignazioren hartzen ditu ardatz moduan eta dohakoak dira.
Hona hemen egitarauari buruzko zehaztasunak:
- Oñati, mendeko erretaulak Oñatin (Irailak 17, 11:00etan, Turismo bulegotik abiatuta; hizkuntza: eskaeraren arabera). Iraupena: 1h
- Oñati: Ilunpeko altxorrak
- Irailak 17, 10:00etan, Arrikrutzeko kobetan; hizkuntza: euskaraz. Iraupena: 1h
- Irailak 18, 10:00etan, Arrikrutzeko kobetan; hizkuntza: gazteleraz. Iraupena: 1h
- Elgeta: Donejakue bideko Elgetako baselizak (Irailak 17, 10:00etan, Madalenako ospitaletik abiatuta; hizkuntza: eskariaren arabera edo elebiduna). Iraupena: 3h
- Bergara, Bergara monumentala. (Irailak 17, 11:00etan, Laboratorium Museotik abiatuta; hizkuntza gaztelera). Iraunpena: 1h
- Arrasate, San Juan Bautista, eliza gotikoa
- Irailak 17, 11:00etan, herriko plazatik abiatuta; hizkuntza: euskaraz. Iraupena: 1h eta 15 min
- Irailak 17, 12:15etan, herriko plazatik abiatuta; hizkuntza: gazteleraz. Iraupena: 1h eta 15 min
Horrez gain, IRAILAK 25ean, igandez, Ezkutuko Altxorraren programaren barnean hau ere, ondokoa eskainiko da:
- Arrasate, Ignaziotar lurraldea Vasco-Navarro bide berdearen ibilbidetik (Irailak 25, 09:00etan, tren-geltokitik abiatuta; hizkuntza: elebitan). Iraupena: 3-4 h
Informazioa eta erreserbak
- infoturismo@debagoiena.eus
- 943796463 (Turismo Debagoiena)
- turismodebagoiena. eus