Ezkutuko altxorrak abuztuan
ABUZTUAK 20 larunbata eta 21 igandean, Debagoieneko IGNAZIOTAR LURRALDEA: EZKUTUKO ALTXORRA 2022 egitarauaren baitako ondoko bi bisita eskainiko dira
- Oñati, San Migel Errota: Oñatiko kondeena zen XV.mendeko errota martxan jarri eta honen funtzionamenduaz informatuko da irina nola lortzen zen azalduaz. Errotek Oñatiko historian izandako garrantzia ere azalduko da.
Noiz: Abuztuak 20, 11:00etan, Oñatiko turismo bulegotik abiatuta
Hizkuntza: eskaeraren arabera
- Bergara, lorategi historikoen herria: Lorategiak oso garrantzitsuak izan dira eta dira Bergaran. Gerriko berde batek inguratzen du herria, baina kasko historikoaren barne egituran ere zabalak dira berdeguneak; baita oso bereziak ere. Garai bateko baratzetatik, lorategi ikusgarriak eraiki ziren, batez ere, XIX. mendean. Horietako lorategi historiko batzuk bisitatuko ditugu
Noiz: abuztuak 21, 11:00etan, Laboratorium Museotik abiatuta
Hizkuntza: gaztelera
Bi bisita hauek dohainik dira.
Informazioa eta erreserbak
- infoturismo@debagoiena.eus
- 943796463 (Turismo Debagoiena)