Eusko Jaurlaritzak “On egin” bonuak aurkeztu ditu, kalitatezko eta jatorrizko markadun produktuak suspertzeko eta Euskadiko ostatuetan egonaldiak sustatzeko
Covid-19ak ondorio negatiboak izan ditu Euskadiko elikadura katearen azpisektore askotan; hori dela eta, ekimen honen bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta HAZIk laguntza eman nahi diete kalitate bereiziko elikagaiak eta edariak ekoizten dituzten lehen sektoreko eragileei.
Eusko Jaurlaritzak “On egin” bonuak sustatzen ditu ekoizpen eta erauzketa sektoreari, txikizkako merkataritzari eta zuzeneko salmenta kanalei zuzenean mesede egiteko, eta ekainetik aurrera Euskadin ostatuak eta kontsumo egonaldiak eta esperientziak dinamizatzeko.
Produktuen erosketetan gastatutako 100 €-ko, 50 €-ko deskontua lortu ahal izango da turismo ostatu batean; beraz, elikaduraren sektorea bultzatu ez ezik Euskadiko egonaldiei lotutako jarduera sozioekonomikoa dinamizatu nahi da. On Egin Bonuak programan parte hartuko duten produktuak kalitateagatik eta Jatorri Deituren berezko ezaugarriengatik eta ordezkatzen dituzten markengatik nabarmentzen dira.