Bisita gidatuak eta landako produktuen dastaketa Debagoienean

 

GASTRONOMIA ETA LURRALDEA:  Debagoieneko baratzeko eta lurreko produktuak bertako ekoizleen eskutik ezagutu eta dastatu.

Maiatzak 20-21eko asteburuan zehar eskainiko dira bisitak, eskualdeko landa eremuko ekoizpen-lekuetan eta museoetan. Bisitak amaitzerakoan, produktu-dastaketa egingo da.

Bisitak DIRUZ LAGUNDUTAKOAK dira eta IZEN EMATEKO hona jo behar da:

infoturismo@debagoiena.eus

943 79 64 63 – 943 71 89 11

PROGRAMA

MAIATZAK 20

Larretik mahaira: artaldearen maneiua, gaztagintza eta dastaketa. Ordua: 11:00, Non:  AMATXO GAZTANDEGIA, Lizarraga auzoa, Antzuola

Kakao zakuaren bidaia/aventura. Ameriketatik Oñatira. Ordua: 17:00. Non: Txokolateixia Museoa, OÑATI

Glutenik gabeko okintza eta gozogintza. Ordua: 17:00. Non: Irrika Gluten Free Obradorea, Errastiko baserria, Bedoña auzoa, ARRASATE

Urre Zuriaren paisaia. Ordua: 12:00. Non: Gatz Museoa. LEINTZ GATZAGA

Artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak. Ordua: 11:00. Non: Gomiztegi Baserria, Arantzazu auzoa, OÑATI

 

MAIATZAK 21

Ortugintza ekologikoa. Ordua: 10:30. Non: Ziarreta Baserria, Buruñao auzoa, BERGARA

Kakao zakuaren bidaia/aventura. Ameriketatik Oñatira. Ordua: 11:00. Non: Txokolateixia Museoa, OÑATI