Bisita Gidatuak eta dastaketa Azaroak 19/20an
Azaroaren 19-20 asteburuan Doako Bisita Gidatuak eskainiko dira Debagoieneko produktuen ekoizpen-etxalde eta lurretan. Bisitak ekoizleen edo kudeatzaileen eskutik egingo dira, kanpoaldeko eremuak eta barne instalazioak ikusiz eta produktuaren dastatzearekin amaituz.
2022ko azaroko hirugarren asteburu honetan eskainiko diren bisitak 3 produkturen inguruan antolatu dira: gazta, gatza eta txokolatea. Lehenengo biak Antzuola eta Oñatiko ekoizpen-baserrietan burutuko dira; hirugarrena eta laugarrena, berriz, Oñati eta Gatzagako museoetan.
ADI! ALDEZ AURREKO ERRESERBA EGITEA BEHARREZKOA DA
- Informazioa eta erreserba
- infoturismo@debagoiena.eus
- 943 79 64 63 (Oficina de Turismo de Debagoiena)
- turismodebagoiena.eus
BISITAK
Larretatik mahaira: artaldearen maneiua, gaztagintza eta dastatzea.
Non: Antzuolako Amatxo Gaztandegia. Noiz: Azaroak 19 eta Azaroak 20, 11:00etan. Iraupena: 2h. Hasiera-puntua: Amatxo Gaztandegian. Hizkuntza: eskaeraren arabera.
Kakao-zakuaren bidaia /abentura: Ameriketatik Oñatira itsasontziz, trenez edo astoz.
Non: Oñatiko Txokolateixia Museoa. Noiz: Azaroak 19, 17:00etan eta Azaroak 20, 11.00etan. Hasiera-puntua: Txokolateixian; Iraupena: 75 min.; Hizkuntza: eskaeraren arabera.
Urre zuriaren Paisaia.
Non: Leintz Gatzagako Gatzaren Museoa. Noiz: Azaroak 19, 12:00etan. Hasiera-puntua: Gatzaren Museoan; Iraupena: 45 min.; Hizkuntza: eskaeraren arabera
Artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak Gomiztegi baserrian.
Non: Oñatiko Gomiztegi artzain-eskola. Noiz: Azaroak 20, 11.00etan. Hasiera-puntua: Gomiztegi baserrian; Iraupena: 75 min.; Hizkuntza: eskaeraren arabera
Bisiten deskribapen laburra
Antzuolako Amatxo Gaztandegia:_Larretatik mahaira: artaldearen maneiua, gaztagintza eta dastatzea Antzuolako etxalde batean
Bisita honetan etxeko ardien esnez ekoitzitako gaztagintza eta abereen eta etxeko lurren maneiua azalduko dira. Hasteko, ardiak bazkatzen diren baserri inguruko lur sailak bisitatuko dira eta, ondoren, barne-instalazioak, hala nola, ardiak jaisteko gunea eta gaztandegia. Bukatzeko, gazta-dastatzea egingo da, eskualdeko sagardoz lagundua.
Oñatiko Txokolateixia Museoa_ Kakao-zakuaren bidaia /abentura: Ameriketatik Oñatira itsasontziz, trenez edo astoz
Bisita honetan Oñati Villa Txokolatera ezagutzera emango da: kakaoak Oñatirekin historian zehar, eta egun ere, izan duen harremana. Bisitaren kontakizunak kakaoak urruneko landaketa-eremuetatik Oñatiraino historian zehar egin izan duen ibilbideari helduko dio. Batik bat, erabili diren garraio modu desberdinak, garaian garaikoak, azalduko dira, eta, garraio horretan protagonista izan diren pertsonei buruz ere hitz egingo da, emakume oñatiar batzuek izandako papera nabarmentzearekin batera. Besteak beste, etiketen azterketa, tresneria, kakao landarearen nondik norakoak eta kakaotik txokolatea egiteko egin behar den prozesua ikusiko dira bisitan zehar eta txokolate dastatzearekin emango zaio amaiera.
Leintz Gatzagako Gatzaren Museoa_Urre zuriaren Paisaia.
Bisitan aztertuko da gatz-industriak zer nola baldintzatu duen Leintz Gatzagako paisaia. Dorletako Gatzgunean eta Gatz Museoan bertan burutuko da, kanpoaldean eta barrualdean.
Oñatiko Gomiztegi artzain-eskola_ Artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak Gomiztegi baserrian
Baserri honek harrera berezia egin nahi dio bisitariari: bisitan, artzaintza, natura, elikagai, gazta eta animalien munduaren ikuspegi integral eskaintzen dute. Bisitariak hori guztia esperimentatu ahal izango du bertan, eta baita euren gaztak probatu eta artzainaren eta bere txakurraren lanarekin gozatu ere.
Bisita Artzain-zakurraren erakustaldiarekin hasiko da kanpoan eta ondoren gaztagintzari buruzko azalpenak eskainiko dira, ekoizpen-instalazioak bisitatuz. Bukatzeko, 4 gazta ezberdin dastatu ahal izango dira, Oñatiko txakolinarekin lagunduta.