ARETXABALETAKO TOMATEAREN ASTEA 2021
2021ean Aretxabaletako Tomatearen Astea irailaren 6tik 12ra izango da.
Urtero bezala, bi lehiaketa izango dira:
TOMATEEN ERAKUSKETA POPULARRA 2021
OINARRIAK:
- Debagoieneko edonork parte hartu dezake.
- Parte hartzeko aurrez izena eman behar da, irailaren 3a baino lehen e-mailez edo ARKUPEN.
- Tomateak irailaren 12ean 10:00etan aurkeztu behar dira Durana kalean jarrita egongo den txokoan.
- Tomateak ikusgai egongo dira Durana kalean irailaren 12an 10:30etatik 13:00ra.
- 14:00etan ondorengo sariak banatuko dira:
– Tomate itsusiena
– Barietate gehien aurkezten duenak ere saria jasoko du.
Irabazleek bertako produktuekin osatutako otarra jasoko dute.
Tomate itsusiena aukeratzeko bertan jarriko den kutxan bozkatu behar da.
Eta bozkatzen dutenen artean bertako produktuekin osatutako otarra
zozketatuko da.
Informazio gehiago:
ARKUPE KULTUR ETXEAN
infoturismo@debagoiena.eus
Tel.: 943 79 64 63
ORTUEN LEHIAKETA. 2021
Oinarriak:
1° Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Debagoieneko (Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñati) ortu guztiek.
2° Oso positiboki baloratuko da simaurketa edo lurraren ongarriketa biologikoa, lurra ondo landuta egotea eta ortua orokorrean. Puntu gehien lortuko dute laborantza tradizionalera gehien gerturatzen direnak: ureztatze, landareen erabilera, …
3° Oso positiboki baloratuko da “Aretxabaletako tomatearen” landareak izatea.
4° Puntuagarri izango da landare kopurua eta aniztasuna.
5° Ortuan pozoiak erabiltzeak puntuak kenduko ditu; orturako erabiltzen badira pozoitsuak ez diren landare-osasunerako produktuak ez du punturik kenduko.
6° Epaileak baratze-adituak eta udaletxeak izendatutako beste pertsona batzuk izango dira.
7° Sari bat egongo da, azalera kontuan izan gabe, orturik onenarentzat.
SARIA: Orturako tresneria edota osagarriak erosteko 150 euroko bonoa.
8° Parte hartu ahal izateko izena eman behar da ARKUPEN edo e-mail honetan: infoturismo@debagoiena.eus abuztuaren 5a baino lehen.
9° Saria irailaren 12ean banatuko da Aretxabaletako Durana kalean, tomatearen inguruko azoka berezian, 14etan.
Informazio gehiago:
ARKUPE KULTUR ETXEAN
infoturismo@debagoiena.eus
Tel.: 943 79 64 63