21 DEBAGOIENEAN. Honezkero 530 dira Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroan dauden erakundeak.
2020an sortutako erregistroan Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren jasangarritasun eta erantzunkizun sozialeko konpromisuak bereganatu dituzten erakunde turistikoak sartzen dira.
Euskadiko Turismo Kode Etikoak dagoeneko sektoreko 530 erakunde publiko eta pribatu ditu, 2020an sortu zenetik etika-erregistroan sartuta daudenak. Lehenengo urtean 346 erakunde erregistratu ziren, eta gainerakoek 2021ean egin zuten. Guztiek erakutsi dute lehiakorragoak, etikoagoak eta iraunkorragoak direla, eta Etika Kodearen iraunkortasun eta erantzukizun sozialerako konpromisoak onartu dituzte.
Debagoienean, 21: Arantzazuko parketxea; Arantzazu aterpetxea; Arin jatetxea; Arrasate hotela; Arregi Landetxea; Arrikrutz-Oñatiko Kobak; Debagoieneko Turismo Informazio eta Interpretazio Zentroa; Gatz Museoa; Goiko-Benta Ostatua; Hilarion Jatetxea; Ibarre Nekazalturismoa; Izal landetxea; Leintz Gatzagako Turismo Buelgoa; Menditxik; Oñatiko Turismo Bulegoa; Ormazabal Hotela; Santa Ana Hotela-Jatetxea; Torre Zumeltzegi hotela; Txokolateixia; Urkulu Landetxea eta Uxarte.
Erregistratuta egoteko, enpresek eta helmugek kodearen zortzi printzipioetan oinarritutako ibilbide zorrotz bati erantzun diote: turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea, tokiko kultura sustatzea, Gizateriaren Kultura Ondarea babestea, pertsonen eskubideak errespetatzea, sektoreko langileei eta enpresaburuei tratu egokia ematea, bikaintasuna eta profesionaltasuna lantzea, iraunkortasun-praktikak hobetzea eta arlo bakoitzean berdintasuna, inklusioa eta tolerantzia bultzatzea.
Prozesua amaitzeko, erakunde bakoitzak memoria bat egin du eta Etika Turistikoaren Erregistroan sartu dira; dena den, etengabeko hobekuntzarako prestakuntza-ekintzak egiteko aukera ere izango dute.
Gainera, parte hartu duten erakundeek “pandemiaren eskakizun soziosanitarioetara egokitutako gida turistiko arduratsua” zabaltzeko konpromisoa hartu dute.
Erregistratu ondoren, erakundeek Kode Etikoaren bereizgarria erakuts dezakete, irudi berria estreinatzen duena, lore formako kolore anitzeko sinbolo batekin.
Euskadiko Kode Etikoa erakundeek eta sektoreak etengabe hobetzeko hartutako konpromisoa da, Euskadiko turismo-industria 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuetara egokitzea bizkortu nahi duena.
Eusko Jaurlaritzak ziurtatzen du enpresak eta helmugak Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren eskakizunetara egokitzen direla, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak kudeatutako prestakuntza eta aholkularitza eskainiz, turismo-lankidetzako erakundeen eta helmugen turismo-kudeaketako egituren laguntzarekin.
2021aren amaieran erregistratutako erakundeen kopurua, lurraldearen eta eskualdearen arabera
Araba: Aiaraldea: 18, Gorbeia Inguruak: 20, Arabako Lautada: 12, Arabako Mendialdea: 4, Arabako Errioxa: 15, Arabako Ibarrak: 16, Gasteiz: 23.
Bizkaia: Bilbo: 26, Busturialdea: 20, Durangaldea: 6, Enkarterri: 22, Getxo: 32, Gorbeialdea: 22, Lea-Artibai: 19, Portugalete: 5, Santurtzi: 10, Uribe: 45.
Gipuzkoa: Bidasoa: 18, Debabarrena: 17, Debagoiena: 21, Donostia: 27, Donostialdea: 22, Goierri: 17, Oarsoladea: 20, Tolosaldea: 17, Urola Erdia: 9, Urola Garaia: 6, Urola Kosta: 42.