- 400 gr. bildots haragia (gixatzeko)
- Tipula, porru eta azenario bana
- 8 cherry tomatetxo
- 100 gr. ardi gazta
- 100 ml. Ardi esnea
- Oliba olioa, piperhauts beltza eta gatza
Gazta eta piperhautsaz bildotsa atondu eta zartain baten gorritzen dugu. Beste ontzi batean barazkiak moztuta sueztitzen dira, ondoren bildots zati gorrituak gehitzen dira eta uraz estaltzen da. Egosten utziko dugu bildotsa bigundu arte.
Bildots zatiez eta tomatetxoekin brotxetak montatuko ditugu. 3 zati bildots eta 2 tomatetxo.
Ardi saltsa egiteko gazta txikitu railatzeko tresnarekin eta ardi esneaz ontzi baten 2 minutuz egosi.
Irabiagailuarekin txikitu eta txinotik pasatuta gatz puntuan jarri.
Muntaia: Brotxeta labean berotu oliba oiloaz igurtzita. Bero dagoenean labetik atera eta platerean jarriko dugu. Ardi gazta saltsa gainetik bota eta panadera batzuekin lagundu.