Aretxabaletako herrigune aktibotik abiatuta, berehala barneratzen da bidea baso, erreka eta haranetan, eta mendialdeko elizate txikiek ematen digute herriaren ikuspegi osoa.
Kondaira, natura eta historia konbinatzen dira Kurutzebarriko bidean. Urkulu inguruetako biodibertsitatea, aberatsa eta garrantzitsua da, atlantiar landazabaleko paisaia ederraren erdian hegazti mota ugari pausatzen baitira.
- Aretxabaleta: Herri bizi-bizia da Aretxabaleta eta monumentu-multzo ederra dago, gainera.
- Gorueta: Erretaula ikusgarria dauka Santiagoko eliza neoklasikoak eta 1556koak dira haren lehen datuak.
- Degurixako Harana: Degurixako harana sakonune karstiko bat da, artzainek erabiltzen dutena artaldeak babesteko.
- San Joan Txiki Ermita: Kondairak dioenez, menditik askatu eta herrira bidean zihoala harri bat han gelditu zen, inolako ezbeharrik sortu gabe.