Leintz Gatzaga bisitatzea denboran mende batzuk atzera egitea da, izan ere, Gipuzkoan herri gutxik mantendu dute oin plantaren erdi aroko itxura bildu eta hesitua hain ondo.
Herriguneko planta kale nagusi batekin osatzen da: San Inazio Kalea, eta zeharkako beste hiru kalekin. Kaleak zeharkatzerakoan garai batean hiribilduak zituen zazpi sarreretatik bost ikusteko aukera izango dugu.
San Inazioren atera, Gaztelako armarriarekin, eta Errosarioko atera gerturatzen bagara, herriko 2 txoko xarmangarrienetarikoak aurkituko ditugu.
Herritik metro batzuetara, txirrindularien zaindaria den Dorletako Amaren Santuegia dago. Gaur ikusten dugun eraikuntza XVII. mendekoa bada ere, barruko Andra Mariaren irudia gotikoa da eta bertatik igarotzen ziren Santiagora zihoazen erromesak.