XIX. mendeko labe hau Kultur Intereseko ondasuntzat sailkatu du Eusko Jaurlaritzak. Euskal Autonomia Elkartean gaur egunera arte iritsi den zeramika labe bakarrenetakoa da eta Gipuzkoan gorde den bakarra. Labearen inguruan eta barruan aurkitutako zeramika zatiak aztertu ostean, bertan erabilera arrunteko zeramika ekoizten zela ondoriozta daiteke, hala nola: katiluak, platerak, ontziak…
Museoko erakusketak Bittoriano Larrañagaren buztinezko ontzien bilduma aurkezten du eta, ezagutzeko, bisita gidatuak eta tailerrak antolatzen dituzte urtean zehar.